Zulaibarreko eta Holandako ROC Da Vinciko ikasleen arteko lankidetza

Zulaibarreko eta Holandako ROC Da Vinciko ikasleen arteko lankidetza

HETELeko (Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 23 ikastetxe biltzen dituen elkartea) ikastetxeetako 11 ikaslek (Zulaibarrekoak barne) Holandako ROC Da Vinci ikastetxeko ikasleekin elkarlanean aritzeko aukera izan dute ikasturte honetan.

Ikastetxeotako irakasleek prestatu eta ikasleek ebatzi beharko duten erronka: hondakinen (laten, plastikoen…) bolumena murrizteko gailu bat diseinatzea.

Azaroan, irakasleek erronka diseinatzeko eta planifikatzeko bilera bat egin zuten, ondoren Holandako ikasleak Euskal Herrira etorri ziren taldeko euskal kideak ezagutzera.

Irakasleek ikasle guztiei erronka aurkeztu ondoren, ikasleak online eta aurrez aurre aritu ziren, aurkeztu dieten erronkari erantzun egokia emateko asmoz.

Erantzuna Holandan aurkeztu eta ebaluatu zuten, otsailaren 19ko astean.

Proiektuan parte hartzen dutenek, proiektu bat aurrera ateratzeko elkarlanean aritzen ikasteaz gain, enpresetan funtsezkoak diren beste trebezia eta konpetentzia batzuk ere barneratu dituzte, hala nola ingelesaren ezagutza, kultura anitzeko taldeko lana, independentzia eta autokudeaketa.