Zulaibar ikastegiak industria 4.0aren enpresak bildu ditu ikasleei lan munduko errealitatea erakusteko

Zulaibar ikastegiak industria 4.0aren enpresak bildu ditu ikasleei lan munduko errealitatea erakusteko

Zeanuriko Zulaibar Ikastegiak 4.0 industrian lan egiten duten empresa nabariak bildu ditu sektorearen errealitatea eta egungo formakuntzarekin harremana ikasleei erakustera zuzendutako jardunaldi berezi batean.

‘Industria 4.0aren errronkak Lanbide Heziketa Profila duten etorkizuneko langilleentzat’ izenburua duen jardunaldiak Batz S. Coop, Tecnichapa- Velatia Group y Loop New Business Models empresen arduradunak izan ditu, Bizkaiko suhiltzalearen gain.

Hizlariek industria 4.0 duen erronkak azaldu dituzte ikasleei, eta beraz, Lanbide Heziketan egin behar diren erronkak. Gainera, autogintza industriaren erronkak edota talde lanaren garrantzia zehaztu dute.

“Nola egiten den lana gaur egun industria 4.0aren ildotik, nolako profilak behar diren, zer beharrak duten ezagutu dute ikasleek”, azaldu du Gorka Goikoetxeak, Zulaibar Ikastegiko irakasleak.

Modu honetan, Ikastegiak lan muduko egiazko eta eguneratutako ezaguera geletara eramaten du ikasleek beraien etorkizunera aurre egin ahal izateko.