Zulaibar Ikastegia koronabirusaren aurka mobilizatzen da

Zulaibar Ikastegia koronabirusaren aurka mobilizatzen da

Ospital eta zerbitzu soziosanitarioetan koronabirusari aurre egiteko jasaten daben arazo handiena material falta da, bai pazienteak atenditzeko orduan bai profesional zein osasun-langileak babesterakoan, kutsatu ez daitezen.

Hau dala eta, une gogor hauetan, Zulaibar Ikastegiak erakunde legez xedetzat dituan baloreei eta konpromezu sozialari jarraituz, Tknika barrikuntza zentroaren koordinaziopean eta beste L.H.ko ikastegiekaz batera, hasiera-hasieratik aurpegia babesteko pantailak edo biserak fabrikatzeko proiektuan parte hartu dau, horretarako eskolako 3D inprimagailuak erabiliz.

bis 2 bis 1

Ekimen honeri esker, geure ahalegintxoa egin dogu 250 bisera baino gehiago fabrikatuz eta Arratia Haraneko eta inguruetako Egoitza Soziosanitarioetan, Udaletxeetan, Mankomunitatean, Farmazietan, Osasun Zentroetan, etabarretan bananduz.

bis 3

Azken bolada honetan, Zulaibarren talde-lana ezinbesteko balorea bihurtu da eta gure eguneroko hezkuntza-jardueran mantentzen dogu, baina gaur egun bizi dogun egoera latz honek erakutsi deusku, inoiz baino gehiago, une gatzetan arrakasta lortzeko erarik onena alkarlaguntza dala, danok batera aurrera eginaz.

Guzti honegatik, Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiak lanean jarraituko dau bere ezagupena, esperientzia eta borondate ona eskaintzeko eta, batez be egoera berezi honetan, beharrizan gehien eta GU ZAINTZEKO euren osasuna arriskuan jartzen dabenen zerbitzutan jartzeko!

ESKERRIK ASKO!!