Urratsbat

Programa Urratsbat

Ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

URRATSBAT Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketarako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

Nori zuzendua dago?

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako zikloetako bigarren kurtsoko ikasleei
  • Ikastegiko ikasle ohiei
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak ikastegi horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini
logo-urrats-bat

Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

  • Prozesua abian den artean, uneoro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bat.
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala. Gainera, ekintzaileak enpresak sortzeari buruz formakuntza edukiko du.
  • Ekintzailearen Bulegoa, behar bezala hornitua, enpresa sortzeko prozesuetan egin beharrekoak egin ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean ikastegiko ekipamendua erabiltzeko aukera.