S-PARCS jardunaldia

S-PARCS jardunaldia

S-PARCS proiektuan europar herrialde batzuek eta Bizkaiko Arteako Bildosola Poligonoak eta Guizaburuagako Okamikak parte hartzen dute. Beren helbururik behinena, TECNALIAren gidaritzapean, Poligonoetan energia-eraginkortasunerako neurriak ezartzea da.

S-PARCS proiektuaren bidez, alde batetik, herrialde desberdinetako partaideek praktika onari buruzko informazioa jaso dezakete eta, beste aldetik, gaian adituak direnekin energia-eraginkortasuna tratatzeko aukera izango dute. Era honetara eta arlo honetarako irtenbiderik egokienak bilatzeko asmoz, enpresen artean kooperazio marko bat ezartzen da.

Aldi berean, proiektu honek gaiari buruz prestakuntza eskaintzeaz gain, Parkeei laguntza eskaintzen die proposatzen diren irtenbideei biabilitate analisiak egiteko eta praktikan jartzeko.

Proiektu hau 2018an jaio zen eta 2021eraino luzatuko da. Gaurko egunerarte bi bilera egon dira, bata Linzen (Austria) eta bestea Pisan (Italia), hurrengoa hiru egunetan zehar gure herrialdean izango da eta bertan tailerrak egingo dira partaideen esperientziak partekatzeko.

Jardunaldi horietako bat  Zeanuriko Zulaibar Lanbide Ikastegian izango da, datorren maiatzaren 23an, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara gutxigorabehera.