Komunikatu ofiziala

Komunikatu ofiziala

 

Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiko hezkuntza komunitateari:

Zulaibar Ikastetxetik, daukagun egoeraren eboluzioagatik eta ezarri diren neurriak kontutan harturik, ahalegin guztiak gabiltza egiten irakaskuntza – ikaste prozesuaren garapena, ikaslegoari arreta eta familiekin komunikazioa normaltasunez jarraitzeko.

“Alarma Egoera” hau dela eta, denon ardura da kontzientzia soziala izatea eta uneoro Osasun Ministraritzatik zein Gobernutik datozen aholkuak jarraitzea. Arretaz eta errespetuz jokatu behar dugu beti, gurekiko eta besteekiko.

Krisialdi honek bizitzako arlo askotan izan du eragin gogorra, hala nola, osasunean, gizartean, ekonomian eta gizalegez ere; benetan espero dugu denon laguntzaz ahalik eta lasterren amaitu dadila.

Irakaskuntza presentzialaren eteteari dagokionez, Hezkuntza Sailak, eta bereziki, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak hartuko dituen erabakien zain gaude, dena den,  Zulaibarretik ikasturte hau bere osotasunean amaitzeko izan ditzakezuen zalantzen aurrean sosegu edota lasaitasun  mezu bat helerazi nahi dizuegu bai ikaslegoari eta baita familia guztiei ere.

Bereziki, bigarren mailetako ikaslegoari, honen bidez jakinarazi nahi  dizuegu Sailburuordetzan lanean dihardutela  erantzun bat emateko eta Lantokiko Prestakuntza (LP) modulua era egokian bideratzeko. Ikastegietara hartu beharreko neurria heltzen denean, gu ere lanean jarriko gara.

Guztion konpromezua eskatzen duen egoera honen aurrean, bene-benetan eskertzen dut zuen ulermena eta laguntza.

Animo denoi!!!

Agur bero bat,

Xabier Aldama Vázquez

Zuzendaria