II. Argazki lehiaketa

II. Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa Arratiako errogatibak Urkiolara gai moduan hartuta Zulaibar Ikastegiaren eskutik , 200 € saritan!

Zulaibar, Arratiako Lanbide Ikastegiak, argazki lehiaketa eratu dau bigarrenez Arratiako herriek Urkiolara egiten daben errogatibea gai moduan hartuta. Ekainaren 16an, zapatuan dira aurtengo errogatibak eta argazki kamara zein sakeleko telefonoa prest eroateko aholkua luzatzen dabe. Ez dagoz alperrik 200 euro sarietan! Edozein argazki da baliogarria ohitura honen balio antropologikoa, etnografikoa, mendizaletasuna edo erlijiosoa gogoratzen dauela.

Arratiako Merkatarien Elkarteko edozein denda edo zerbitzutan gastatu daiteke bono sariduna.

Partehartzaile bakoitzak, gehienez jota, hiru argazki bialdu ahal ditu lehikatera parte hartzeko. Emailez bada, errogatibea@zulaibar.org helbide elektronikora, eta paperan bada Andra Mari Parrokia, Elexalde 22, 48140 IGORRE helbidera.

Argazkiak jasotzeko azken eguna ekainaren 29an izango da, errogatibea amaitu eta aste betera.

Epaileak honako honeek izango dira: Zulaibar Ikastegiko ordezkaria, AMEko ordezkaria, eta Tibur argazkilaria Arratiako Elizaren izenean.

Epaia uztailaren 7an jakinazoko da Zulaibar, AME eta Arratiako Elizaren webguneetan. Irabazleari emailez esango jako.

Arratiako Elizak bere gain hartzen dau argazkiok erabiltzeko eskubidea bere argitalpen grafiko eta digitaletan, eskuorri edota erakusketan.