Historia

Ikastegiari buruzko historia laburra

L.H.ko ikastegi hau Zeanuriko herriarekin eta baita Santa Maria eta Santiagoko parrokiekin ere lotuta zeuden pertsona batzuen laguntzaz sortu zen 1955. urtean. Zulaibar Auzoan, gaur egungo eraikuntzan, 1968. urtean kokatu zen.

Hasiera batetan, Eskolaren helburu behinena hauxe zen: hurreneko enpresatara sartzen ziren inguruko langileei gutxienezko lanbide-kualifikazio bat ematea euren lana, batik bat, duintzeko. “Escuela de Aprendices” zeritzon hasieran eta hemen ikasleek, lehen ikasketak egin ondoren, hiru arteko prestakuntzaz OFIZIALIA titulua lortzen zuten Erregulatze, Tornu, Fresatzaile, e.a. espezialitateetan bereziki. Geroxeago (1970. urteko legea) L.H.I. eta L.H.II jarri ziren Delineazioa, Elektrizitate/Elektronika, Administratibo, e.a. espezialitateak gehituz.

Gaur egun Arratia Haraneko L.H.ko ikastegi bakarra dela esan dezakegu, Eusko Jaurlaritzako ikastegi integralen SAREAN egoteaz gain, prestakuntza alorrean ere ondoko hauekin kolaboratzen du zuzenki: Lan saileko EGAILAN-LANGAIrekin, Bizkaiko Foru Aldundiakin, HOBETUZekin, Enpresekin, Udaletxeekin, …

Titulartasuna Bilboko Elizbarrutiak dauka Elizbarrutiko Ikastetxeen bidez eta L.H.ko ikastegien elkartea den HETELeko partaide ere bada.

Zulaibar ikastegi moderno eta gaurkotua bilakatu da, alde batetik, instalazioak eta ekipamendua berriztatzeko egin diren ahaleginengatik eta, bestetik, teknologia berrien ezarpen, irakaslegoaren prestakuntza, Irakaskuntza/Ikasketa KALITATE prozesuen aplikazioengatik besteak beste. Gaur egun, Oinarrizko lanbide heziketa zikloak, Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloak, eta irakaskuntza ez-arautuan Lanerako zein Etengabeko ikastaroak eskaintzen dira Zulaibarren.

zulaibar

XEDEA

Elizbarrutiko ikastegia den Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiak, giro euskaldunean izanik, pertsonen prestakuntza integrala helburu nagusitzat du:

  • giza-baloreetan oinarriturik.
  • gure eragin-eremuko enpresen, erakundeen eta familien beharrizanei arreta berezia emanez.
  • integrazio soziala eta laborala erraztuz.
  • ingurugiroa errespetatuz.

IKUSPEGIA

Lanbide Heziketako erreferentziazko Ikastegia izateaz gain, gure eragin-eremuan gidari eta bitartekari ere izatea, metodología eta proiektu berrietan oinarriturik.

BALOREAK

  • Konpromezua
  • Sormena
  • Ikuspegi berbera izatea
  • Etengabeko ikasketa
  • Berrikuntza
  • Talde-lana