Hezkuntza orientabidea

TUTORETZA – IKASKETA ETA LANBIDE ORIENTAZIOA

Zerbitzu honen bidez, irakaskuntza jardunean tutoreei eta irakasleei laguntza eman nahi diegu ikasleek izaten dituzten behar eta eskaerei erantzun egokia eman ahal diezaieten

Aipatutako helburua lortzeko, honako ekintzak burutzen ditugu:

  • Ikasleek egin behar duten ikasketa- edo lanbide-ibilbidearen inguruan hartu beharreko erabakietan orientazioa eta laguntza ematea.
  • LANBIDE lan-munduratze zerbitzuaren bitartez jarduneko lanerako bidea erraztea.
  • Irakasle taldeak ikaslearen banako jarraipena egitea, beronen behar eta zailtasunak detektatu eta horiek gainditzen laguntzeko xedez.
  • Gurasoekiko harremana sustatzea, seme-alaben heziketa jardunean parte-hartze handiagoa izan dezaten.
  • Tutoretzaren bitartez, ikaslearekiko harremana sendotzea.