Global Training

GLOBAL TRAINING beka programak atzerriko enpresa edo erakunde batean ordaindutako praktikak egitea ahalbidetzen du, parte hartzen duen pertsonak duen profil akademiko eta profesionalari lotuta dauden proiektu eta ekintzetan parte hartuz.

Zulaibar Lanbide Ikastegiak Hetelekin (beka eskatzen duen erakundea) elkaranean, goi mailako ziklo batean titulatuak diren bere ikaslei aukera ematen die lehenengo lan esperientzia batean parte hartzeko aldez aurretik diseinatutako formakuntza plan batean.

Iraupena:

  • Mínimo 6 hilabete praktikak egiten enpresan. 2-3 hilabetetan luzatzeko konpromezua.
  • 50 ordu aldez aurreko formakuntza derrigorrezkoan. Gaiak: Komunikazio teknikak; Talde lana; Adimen emozionala; Berrikuntza; beste batzuk.

Izena emateko epea:

  • Ekaina 2016

Baldintzak:

  • Diplomatu, lizentziatu edo goi mailako teknikari tituloa izatea.
  • 30 urte beteta ez izatea urtarrilaren 1an.
  • B2 ingelesa maila egiaztatzea (goi mailako Lanbide Heziketarako) eta C1 maila izatea (unibertsitateko titulodunentzat) Tituloa izan ez izatekotan hizkuntza froga bat gainditu beharko da.
  • Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuta egotea behintzat urte beteko antzinatasunarekin.
  • Praktikak atzerrian egiteko (epe berdinerako edo luzarorako) beste beka baten hartzailea ez izatea.

Plazak:

  • 60 beka

Bekaren ezaugarriak

  • Istripu eta erantzukizun zibilaren segurua praktikak irauten duten bitartean.
  • Hilabeteko 1300 euro inguruko diru kopurua.

Herrialdeak

  • Alemania, Belgika, Brasil, Txile, Estatu Batuak, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungria, Mexiko, Panama, Erresuma Batua, beste batzuk.
global-training
hetel