Formakuntza eta ikaskuntza kontratuarekin dagoen ikaslego DUALAren inguruan zenbait argibide

Formakuntza eta ikaskuntza kontratuarekin dagoen ikaslego DUALAren inguruan zenbait argibide
1- Aipatutako kontratuak  kontratuzko harreman bat ezartzen du enpresarekin, beraz, enpresan egingo den formakuntza (ikaskuntza enpresan deritzona) enpresak erabakiko du nola egingo den eta hala jakinaraziko dio ikasleari.
2- Enpresak ezarriko du formakuntza (ikaskuntza) hori nola egingo den enpresan: presentzialki edo telelanaren bitartez, baina enpresa da, ikaslearekin hitz eginez, ebatziko duena. Beraz, enpresak bertara berriz itzultzea eska diezaioke ikasleari, kontratuan ezarri denaren arabera.
3- Beka bitartez daudenei dagokionez, ez da kontratuzko harreman bat existitzen enpresarekin, formakuntza eta ikaskuntza kontratua dutenekin gertatzen den bezala. Beraz, ikasleak erabaki dezala zer egin kasu honetan, beti ere enpresarekin hitz eginez.