Ekintzailearen eguna Zulaibarren

Ekintzailearen eguna Zulaibarren

2017ko abenduaren 18an, Zulaibar Lanbide Ikastegian, EKINTZAILEAREN EGUNA antolatu zen.

Ekitaldi horretan, Karmelo Usategi irakasleak gidatuta,  kurtsoan zehar Ikasenpresa Programa jarraituz erdi eta goi mailako zikloetako ikasleak sortutako negozio ideiak aurkeztu ziren.

Horrez gain, Iñigo Caride, Zulaibarreko ikasle-ohia, ekintzaile bezala bere esperientzia kontatzen etorri zen eta aurrerantzean enpresa sortzeko pausua emateko prest daudenei aholkuak eta laguntza eskaintzen.

Bitartean, aurretik egindako kartel lehiaketaren talde irabazlea osatzen zutenei Areatza Bainuetxeko zirkuitu termal bana eman zitzaien sari bezala eta aurkezpen onena egin zuen ikasleari, zirkuitua eta afaria bi pertsonentzat.

Saioa oso giro onean amaitu zen eta datorren urteari begira, errepikatzeko asmoarekin geratu gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!!!