OINARRIZKO LANBIDE TITULUA

Elektrizitateko eta elektronikako oinarrizko lanbide-titulua (LOE)

Elektrizitateko eta elektronikako oinarrizko lanbide-titulua (LOE) 

Prestakuntza-plana

Sarbide zuzena erdi mailako zikloetara

Lehenengo kurtsoa:

• Instalazio elektrikoak eta domotikoak. (231 o.)
• Telekomunikazioetako instalazioak. (165 o.)
• Ekipo elektrikoak eta elektronikoak. (231 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)

Bigarren kurtsoa:

• Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea. (144 o.)
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta -komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantenimendua. (168 o.)
• Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta. (48 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket? 

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
• Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
• Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
• Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila). 

img_4002

Ikasketaren iraupena

  • 2000 ordu

Sartzeko baldintzak:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldintza hauek guztiak aldi berean bete beharko dira:
  • Hamabost urte beteta izatea, edo urte natural honetan betetzea, eta sartzeko unean edo urte natural honetan hamazazpi urte baino gehiago ez izatea.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloaren ikasketak egin izana edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoaren ikasketak egin izana.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei ikaslea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batera sar dadin proposatu izana.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura egiten du lan eraikinetako, etxebizitzetako, bulegoetako, merkataritza-lokaletako eta industria-lokaletako instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko enpresetan, betiere goragoko mailako pertsona baten gainbegiradapean. Profesional honen jarduera Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren eta Telekomunikazioetako Azpiegitura Komunen Araudiaren mende dago.

Zure izena (derrigorrezkoa)

Zure Email (derrigorrezkoa)

Telefonoa

Zeri buruz

Mezua

 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan arabera, eman diezazkigun datu guztiak Zulaibar 17 auzoa, 48144 Zeanuri helbidean dagoen ARRATIAKO ZULAIBAR LANBIDE IKASTEGIA ardurapean dagoen fitxategi automatizatuan sartuko direla jakinarazten dizugu. Horren helburua, eskaria kudeatzea da eta, kontrakoa adierazi ezik, bide postal eta elektronikoetatik ARRATIAKO ZULAIBAR LANBIDE IKASTEGIA antolatzen edo parte hartzen duen jardueren berri zuri bidaltzeko. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko, mugitzeko edo datu-prozesamenduaren aurka egiteko duzun eskubidea gauza dezakezu info@zulaibar.org helbidera (Datuen Babeserako Arduradunaren arretarako) mezu elektronikoa bidaliz.

Zure izena (derrigorrezkoa)

Zure Email (derrigorrezkoa)

Telefonoa

Aukeratu zikloa:

Beste informazioa